Ureta
Erroibarko etxaldea, Nafarroa Garaian From Wikipedia, the free encyclopedia
Erroibarko etxaldea, Nafarroa Garaian From Wikipedia, the free encyclopedia
Ureta[1][a] Erroibar ibarreko etxalde bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioak eskualdean.
Ureta | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Herriko aireko ikuspegia, 2020. urtean | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Pirinioak |
Udalerria | Erroibar |
Administrazioa | |
Mota | etxalde |
Izen ofiziala | Ureta |
Posta kodea | 31695 |
Herritarra | uretar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°57′50″N 1°24′19″W |
Garaiera | 753 metro |
Distantzia | 36,1 km (Iruñetik) |
Demografia | |
Biztanleria | 6 (2020) |
2020 urtean 6 biztanle zituen.
Bertako biztanleak uretarrak dira.
Ureta toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
Ureta toponimoa izen gardena da. Ur eta eta (kokapen atzizki plurala) hitzeten arteko elkarketa da. "Uren lekua" bezala birformulatu liteke.
Ureta Erroiberran dago.
Erroiberraren azalera handia dela eta bi klima ezberdin daude, iparraldeko klima azpiatlantiarra, pagadi ugari eta urte osoko prezipitazioekin, eta hegoaldeko klima azpimediterraneoa, basa pinuekin eta uda garaiko bi hilabete idorrekin. Urteko batez besteko prezipitazioak 1 200 mm dira hegoaldean, eta 2 000 mm ibarraren iparraldean. Batez besteko tenperatura 7 eta 10 gradu bitartekoa da.
Urteroko egun euritsuak 120 izaten dira ibarraren hegoaldean eta 140-150 egun iparraldean. Gunerik menditsuenetan egun euritsuak 150 baino gehiago izan daitezke.
Erroiberran dagoen Aurizperri kontzejuan, itsasoaren mailatik 871 metrora, Nafarroako Gobernuak 1972an jarritako estazio meteorologikoa dago. [3] Gainera, 1975an, beste estazio meteorologiko bat inauguratu zen Erro kontzejuan, itsasoaren mailatik 672 metrora.[4] Erroko estazioa da Uretarako balio egokienak ematen dituena, hurbilen dagoena baita.
Datu klimatikoak (Erro, 1975-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 18.0 | 21.0 | 23.0 | 26.0 | 32.0 | 37.0 | 39.0 | 40.0 | 36.0 | 28.0 | 22.0 | 20.0 | 40.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 6.8 | 7.9 | 11.0 | 12.8 | 17.4 | 21.5 | 24.2 | 24.7 | 21.1 | 16.4 | 10.6 | 7.6 | 15.2 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 2.8 | 3.4 | 6.0 | 7.7 | 11.7 | 15.6 | 18.0 | 18.1 | 14.7 | 11.0 | 6.5 | 3.6 | 9.9 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -1.3 | -1.1 | 1.1 | 2.6 | 6.1 | 9.6 | 11.8 | 11.6 | 8.2 | 5.6 | 2.3 | -0.5 | 4.7 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -9.2 | -8.1 | -5.0 | -2.5 | 0.0 | 3.1 | 5.7 | 4.8 | 1.8 | -1.4 | -5.0 | -8.3 | -2.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 134.1 | 121.5 | 116.4 | 142.7 | 102.5 | 63.9 | 53.6 | 52.8 | 81.4 | 123.0 | 156.3 | 153.4 | 1301.6 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 71.5 | 63.5 | 67.4 | 59.9 | 60.0 | 60.0 | 61.3 | 100.0 | 110.0 | 86.8 | 83.5 | 88.0 | 110.0 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 13.5 | 11.9 | 12.4 | 15.1 | 14.6 | 9.8 | 7.0 | 7.6 | 9.3 | 13.1 | 14.2 | 14.4 | 142.8 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 3.0 | 4.0 | 3.0 | 2.1 | 0.3 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.1 | 1.4 | 2.1 | 15.9 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[5] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Herriak kale bakarra ditu:[6]
Herriak 11 etxe ditu:[6]
Antzinako jaurerri erreengo bat izan zen, 1280an Mezkiritzekin batera 188 soldatako urteroko bular bat eta 66 garagar eta olozko kahitze bat zor zituena. Orreagako Santa Mariak zelai bat erosi zuen 1361-1364an eta beste bat hurrengo mendearen hasieran.
Ondoren, jaurerri izan zen, XIX. mendearen lehen erdian jurisdikzio mota hau desagertu zen arte, eta, beraz, berezitasun administratibo nabarmenak mantendu zituen. 1524an, Uretako etxe eta jauregiko jaun zen Frantses Aiantz eta bere seme Martinek auzia izan zuten Joan Beaumontekoaren eta bere emazte Maria Aiantzen aurka Erronkaribarren errentari eta Erlantz eta Arra herbehereei buruz. XIX. mendearen hasieran, Ureta, ibarreko alkatea, Erroko bizkondesak izendatzen zuena, eta herriko errejidoreak gobernatzen zituzten, txandaka auzotarren artean izendatuak. Erretorearen hornidura Zangozako Ureta etxeari zegokion; irin-errota bat zebilen Erro ibaiaren gainean.
Bere eliza, Done Ibaneri eskainia dago, jada XIV. mendean.
2020 urteko erroldaren arabera 6 biztanle zituen Uretak.[7]
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
9 | 9 | 9 | 9 | 9 | 9 | 9 | 10 | 10 | 10 | 10 | 10 | 10 | 10 | 9 | 9 | 9 | 5 | 6 | 6 | 6 |
Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Erroibarko herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinio ibarretik Esteribar eta Artzibar ibarrekin hitz egiten zena.[8]
Koldo Zuazok, 2010ean, Erroiberrak nafarrera euskalkian sailkatu zituen.[9]
Uretako azpieuskalkia erroibarrera da, eta, zehazki, Iparerroibartar aldaera. 2007ko udazkenean, 3 euskaldun behintzat baziren Zilbetin eta Uretan, baina horietako bat besterik ez zen 50 urtetik beherakoa.[10]
Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Erroibar eremu euskalduneko udalerria da. 2001eko erroldan, herritarren % 24,01ek zekien euskaraz.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.