euskal artista From Wikipedia, the free encyclopedia
Ura Iturralde (Tolosa, 1979) euskal argazkilaria da. Gaur egun argazkilari autonomo gisa jarraitzen du lanean. Honetaz gain argazkigintza irakaslea ere bada.
Ura Iturralde | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tolosa, 1979 (44/45 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Jarduerak | |
Jarduerak | argazkilaria eta artista |
uraiturralde.net | |
Diseinu Grafikoko goi mailako ikasketak burutu zituen eta disenatzaile gisa urte asko lan egin ondoren, Madrilera joan zen argazkigintza dokumental ikasketak burutzera. Haren lanen artean sarituenak, Iran ezkutua (LGTBI komunitatea) eta Palestinan eginiko Azken Samiarrak izenburua daraman erreportajeak izan dira. Azken proiektua Albaniako azkenengo trenei buruz hitzegiten duena izan da. Halaber, Eitb kulturan agertu 2019an Kuba, Bolivia eta Iraneko erreportaiei buruz hizketan [1] eta Tolosaldeko Ataria komunikabidean bere erreportaien inguruan mintzatu da [2].
Irudikapen idealizatuak erakusten dituzten argazkilaritzatik urrun kokatzen du bere lana artistak. Izan ere, bidaia perfektuetako irudiak ez diote barnean sortzeko grina pizten. Hasieran joera hori izan zuen arren, 2018an egindako elkarrizketa batean, egun, jendearen istorioak argazkien bitartez bildu eta erakustea xede duela adierazi zuen [3].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.