From Wikipedia, the free encyclopedia
Ur-parkeak[1] aisialdi zentro jendetsuak dira, urarekin zerikusia duten jolas eta atrakzioekin hornituak. Ur-parkeetan ohikoak dira igerilekuak, ur-txirristak, umeentzako jokoak, ibai motelak eta flotatzeko, bainatzeko edo igeri egiteko bestelako eremuak. Uhin-igerilekuak edo ibai azkarrak ere egon daitezke ur-parke modernoetan, hala nola surfa egiteko olatu artifizialak.
Munduko toki guztietan daude, tokiko klima edozein dela ere, eta kanpokoak zein barnekoak izan daitezke. Herri eta hirietatik gertu edo euren barnean egon daitezke. Egun, parke hauen muntaia lanei buruzko laguntza eman dezaketen enpresak daude. Baita gai konkretu bati buruzkoak egin edo aurreproiektuak...
Ur-parke baten atrakzio eskaintza oso zabala izan daiteke, hartzen duen azaleraren, kokapenaren, negozio ideiaren... araberakoa izan daitekeena. Dena dela, bere oinarrizko osagaietako batzuk, honako hauek dira:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.