Ur-ipurtats
Europako bisoia, amerikarra baino txikiagoa eta bi ezpainetan eta kokotsean orban zuria duena. Amerikarraren hedapenak kalte egin dio, eta galzorian dago gaur egun. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Ur-ipurtatsa edo europar bisoia (Mustela lutreola) ugaztun haragijalea da, Mustelidae familiakoa. Harenganako interesaren arrazoi nagusia jasaten ari den murrizketa da. Joan den mendearen erdialdera arte Erdialdeko Europaren zati handi bat betetzen zuen arren, egun galtzeko arrisku larrian da eta haren populazio bideragarri bakarrak iberiar penintsularen iparraldean eta Frantzia hegoaldean daude. Horren errudun nagusitzat haren habitata suntsitsea eta bisoi amerikarrra sartzea jotzen dira.
Datu azkarrak Iraute egoera, Sailkapen zientifikoa ...
Ur-ipurtats | |
---|---|
Iraute egoera | |
Galzori larrian (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Carnivora |
Familia | Mustelidae |
Generoa | Mustela |
Espeziea | Mustela lutreola |
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Ernaldia | 53 egun |
Itxi