Amerikar bisoi
Bisoi-espeziea, jatorriz iparramerikarra, bere larruagatik haztegietan hazten da, eta zenbait kasutan naturalizatu egin da. Europarraren oso antzekoa da, baina muturreko orban zuriak ez du goiko ezpaina estaltzen. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Amerikar bisoia (Neovison vison) Amerikan bizi den bisoi espeziea da. Euskal Herrian ere aurki daiteke bere larruaz baliatzeko ekarri baitzen duela 50 urte. Haztegietatik ihes egin eta ibaien inguruan eta aintziretan ezarri zen. Jatun amorratua da eta lehian jartzen da bertako bisoiarekin (iraungitze arriskuan jartzen) eta igarabarekin. Euskal Herriko Espezie Exotiko Inbaditzaileen Katalogoan (EEI) jasota dago. Jatorriz Ipar Ameriketakoa izanik, bere gogortasun eta malgutasun ekologikoak espeziearen hedapena ahalbidetu du; Asia, Europa eta Zelanda Berriko hainbat eremutan espezie inbaditzaile gogorrenetariko bat bilakatuz. Espeziea aloktonoa den ekosistemetan kalte ugari eragiten ari da. Nabarmenena, Bisoi Europarrari eragiten ari dion lehia interespezifikoa da, espezie autoktonoa bere banaketa eremu naturaletik kanporatuz.
Amerikar bisoi | |
---|---|
Pleistozeno Ertaina-gaur egun Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea | |
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Carnivora |
Familia | Mustelidae |
Generoa | Neovison |
Espeziea | Neovison vison Schreber, 1777
|
Azpibanaketa | |
| |
Banaketa mapa | |
eta | |
Datu orokorrak | |
Ernaldia | 55 egun |
Genomaren kokapena | ensembl.org… |