United Paramount Network 1990 eta 2000 hamarkadetako telebista katea From Wikipedia, the free encyclopedia
United Paramount Network (UPN) Ameriketako Estatu Batuetako telebista katea izan zen. 1995eko urtarrilaren 16an transmititu zuen lehen aldiz. Sortzaileak Paramount Picturesek eta Chris-Craft Industriesak izan ziren. XXI. mendearen hasieran, CBS Corporation-en jabetza izan zen.[1][2]
United Paramount Network | |
---|---|
Datuak | |
Mota | telebista-katea |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Erabilitako hizkuntza | ingeles |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Jabea | CBS Corporation, Warner Bros., BHC Communications (en) eta Viacom (mul) |
Historia | |
Sorrera | 1995eko urtarrilaren 16a |
Sortzailea | |
webgune ofiziala |
Katearen jarraitzaile zintzoenak afroamerikarrak eta emakume gazteak izan omen ziren. Star Trek: Voyager serieko 2 orduko kapitulu pilotua izan zen katearen lehen saioa. Hurrengo gauean estreinatutako serieak lehen denboraldian bertan behera utzi ziren. 2000. urtean, Viacom-ek (Paramount-en jabea) Chris-Craften akzioak erosi zituen, eta katearen% 100 eskuratu zuen.
Handik gutxira, Viacom-ek Paramount Network izena aldatzea pentsatu zuen. Hala ere, ideia hori bertan behera utzi zen filial askok protestatu ondoren; aurkako argudioa zera zen: marka-aldaketak ikusleak nahasi eta ikusle-kopurua jaits zitzakeela. Gainera, marka irudia berri batekin aldatzeko kostuak ere ez ziren makalak.
2003ko datuen arabera, UPN Estatu Batuetako etxeen %85,98an zegoela kalkulatu zen, hau da, 91.689 290 etxetan. UPNk 143 estazio zituen, propioak edo lehentasunezko afiliatuak, eta beste 6 estazio, UPNren programa batzuk bigarren mailako afiliatu gisa transmititzen zituztenak.
2006ko irailaren 15ean, UPNk emisioak bertan behera utzi zituen, emaitza ekonomiko eta pantaila-kuota txarrak baitziren.[3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.