fisikako hipotesia From Wikipedia, the free encyclopedia
Fisikan, unibertso paraleloak hipotesi bat dira, gure unibertsoaz gain beste batzuk existitzen direla baieztatzen duena edo errealitate independenteen existentzia baiesten duena. Fisika kuantikoaren garapenak, teoria bateratu baten bilaketak (grabitatearen teoria kuantikoa) eta korden teoriaren garapenak hipotesi honi indarra eman diote, egun zientzialariek onartzen baitute unibertso paraleloak existitzeko aukerak badirela eta gainera, ez direla mespretxatzeko modukoak. Hipotesi hau zuzena balitz, unibertso paralelo guztiek are multzo handiago bat osatuko lukete, multibertso izenarekin ezagutzen dena.
Bestalde, unibertso paraleloek eta antzeko terminoek indar handia dute literaturaren zenbait adarretan, hala nola, fantasiazko generoan edo zientzia fikzioan.
Irudian ageri dena da unibertso paraleloak ulertzeko balia daitekeen esperimentuetako bat. Schrödingerren katua paradoxa kuantiko bat da. Unibertso anitzen interpretazioak paradoxa hau azaltzeko ekintza bakoitza denboraren adarkatze-puntu bat dela esaten digu.
Kasu honetan, katua dagoen kaxa irekitzerakoan bi aukera posible ditugu: katua bizirik egotea edo hilda egotea. Teoria honen arabera, kaxa ireki aurretik katua "bizirik" eta "hilda" dago aldi beran, baina kaxa irekitzen den unean ziurgabetasun egoera hau zapuztu eta adarkatu egiten da, hala, guk aukera soil bat baino ez dugu ikusiko. Haatik, bi aukera posibleak gertatu dira, unibertsoaren adarkatze desberdinetan, eta biak errealak dira, baina batak ezin du bestearekin elkar eragin.[1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.