![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/9/9e/Unai_Iparragirre.jpg/640px-Unai_Iparragirre.jpg&w=640&q=50)
Unai Iparragirre Torres
ETBko zuzendaria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Unai Iparragirre Torres (Arrasate, Gipuzkoa, 1973ko urriaren 12a) komunikazio sektoreko langilea da. Arrasate Telebistan hasi zuen bere ibilbidea, eta 1990eko hamarkadaren bukaeran zein 2000ko hamarkadaren hasieran erredaktore, gidoilari, aurkezle eta programa zuzendari gisa aritu zen Euskal Telebistan. Epe labur batez Televisión Españolan lan egin ondoren, 2005etik Discovery Inc komunikazio eta entretenimendu multinazionalean egin du lan, Londresen. 16 urtez hainbat ardura postu izan ondoren, 2021ean Euskal Telebistako zuzendari izendatu zuten.[1]
- Artikulu hau telebistako langileari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Unai Iparragirre».
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Unai Iparragirre Torres | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
2021 - ← Eduardo Barinaga | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Unai Iparragirre Torres | ||
Jaiotza | Arrasate, 1973ko urriaren 12a (50 urte) | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea : Informatika Ingeniaritza, arte eszeniko | ||
Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | telebista aurkezlea, ekoizlea eta Programa Zuzendaria | ||
Enplegatzailea(k) | Arrasate Telebista (1996 - 1997) Euskal Telebista (1997 - 2004) Televisión Española (2004 - 2005) Discovery Commmunications (2005 - 2021) EITB (2021 - |
Itxi