From Wikipedia, the free encyclopedia
Umeen txertaketa-egutegia herrialde bateko osasun-agintariek ume eta gazteentzat aholkatzen duten txertoen egutegia da. Txerto horien bidez gaixotasun infekzioso batzuk ekidin ahal dira bizitza osorako.
Txerto gehienak behin baino gehiagotan jarri behar dira eraginkorrak izateko eta betiko immunitatea eman ahal izateko.
Herrialdeen arabera aldaketa batzuk egon daitezke txertaketa-egutegian, adina edo txertoei dagokienez.
Txertoak era erraz eta eraginkor batean hainbat gaitz harrapatzea saihesten du, eta berauek kontrolatzen eta progresiboki ezabatzen laguntzen du
Hego Euskal Herrian Osakidetza (EAEan) eta Osasunbidea (Nafarroan) dira umeen txertaketa-egutegia egiten dutenak.
2016an honako hauek dira umeen txertaketa-egutegiak EAEan eta Nafarroan:
EAEko txertaketa-egutegia (2016)[1] | |
2 hilabete | DTK txertoa, B hepatitisa, Poliomielitisa, Haemophilus influenzae B, Pneumokoko konjugatua |
4 hilabete | DTK txertoa, B hepatitisa, Poliomielitisa, Haemophilus influenzae B, Pneumokoko konjugatua, C Meningokoko |
6 hilabete | DTK txertoa, B hepatitisa, Poliomielitisa, Haemophilus influenzae B |
12 hilabete | Txerto hirukoitz birikoa, Pneumokoko konjugatua, C Meningokoko |
15 hilabete | Barizela |
18 hilabete | DTK txertoa, Poliomielitisa, Haemophilus influenzae B |
4 urte | Txerto hirukoitz birikoa, Barizela |
6 urte | DTK txertoa |
10 urte | Barizela |
12 urte | Giza papilomaren birusa, C meningokokoa |
16 urte | Difteria, Tetanosa |
Oharra: DTK txertoa difteria, tetanos eta kukutxeztularen aurkako txerto hirukoitza da
Nafarroako txertaketa-egutegia (2016)[2] | |
2 hilabete | DTK txertoa, B hepatitisa, Poliomielitisa, Haemophilus influenzae B, Pneumokoko konjugatua |
4 hilabete | DTK txertoa, B hepatitisa, Poliomielitisa, Haemophilus influenzae B, Pneumokoko konjugatua, C Meningokoko |
11 hilabete | DTK txertoa, B hepatitisa, Poliomielitisa, Haemophilus influenzae B, Pneumokoko konjugatua |
12 hilabete | Txerto hirukoitz birikoa, C Meningokoko |
15 hilabete | Barizela |
3 urte | Txerto hirukoitz birikoa, Barizela |
6 urte | DTK txertoa, Poliomielitisa |
12 urte | Giza papilomaren birusa, C meningokokoa |
14 urte | Difteria, Tetanosa |
Oharra: DTK txertoa difteria, tetanos eta kukutxeztularen aurkako txerto hirukoitza da
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.