![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/b/b1/Ubuntu_19.04_Desktop.png/640px-Ubuntu_19.04_Desktop.png&w=640&q=50)
Ubuntu (Linux banaketa)
Debian oinarritutako Linux sistema eragilea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Ubuntu idazmahairako Linux sistema eragile oso bat da, Debian banaketan oinarritutakoa. Mark Shuttleworthek eta Canonical Ltd enpresak gidatzen du Ubuntu. Banaketaren izena Hegoafrikako Ubuntu kontzeptutik hartzen du —gutxi gorabehera, "besteekiko humanitatea" esan nahi du—. Banaketa honen ezaugarrietako bat erabilerraztasuna da ("for human beings" du leloa): aplikazio erabilerrazak lehenesten ditu. Bestetik mahaigaineko ingurunetan Unity du.
![]() | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 2004 |
Argitaratze-data | 2004 |
Izenburua | Ubuntu |
Banatze bidea | deskarga digitala |
Azken bertsioa | 24.04 LTS |
Honen izena darama | Ubuntu |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | eleaniztuna |
Euskarria | x86-64 (en) ![]() ![]() ![]() ![]() |
Programazio-lengoaia | C++, C, Unixeko shell eta Python |
Adin-sailkapena | ![]() |
Pakete kudeaketa | dpkg (en) ![]() ![]() |
GUI tresnak | GNOME |
Egile-eskubideak | copyright, egile-eskubideen titularrak jabari publikoari eskainia |
Deskribapena | |
Oinarritua | Debian |
Ekoizpena | |
Garatzailea | Canonical Group Limited (en) ![]() |
Euskaraz | |
Euskaraz | bai |
www.ubuntu.com, www.ubuntu-es.org | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | |
Iturri-kodea | https://code.launchpad.net/ubuntu |
Debian banaketatik desberdintasun nagusia, Ubuntuk sei hilabetero bertsio berri bat kaleratzen duela da. Gainera, laguntza edo mantenua ematen du kaleratzen denetik bederatzi hilabetez probako bertsioetan eta bost urtez bi urtean behin kaleratzen diren LTS bertsioetan. Era honetan Ubunturen intentzioa erdi mailako erabiltzailearentzat eguneratuta dagoen distribuzioa ematea da, baita egonkorra den instalazioa lortzea ere.