From Wikipedia, the free encyclopedia
Linux banaketa edo GNU/Linux banaketa bat Linux sistema eragile bat instalatzeko erraztasunak ematen dituen aplikazioen sorta da. Hauetako bakoitzak konfiguraziorako tresna eta aplikazio ezberdinak eskaintzen ditu, guztien oinarria Linuxen nukleoa den arren.
Linux banaketa ezagunetako batzuk hauek dira:
DistroWatch webguneak bertsio zabalduenen zerrenda eskaintzen du; zerrenda hau bisita kopuruan oinarritzen denez emaitzak gutxi gora beherakoak dira.
Banaketa batzuek[2] badauzkate, aukeran, itxura bat baino gehiago, zapore bat baino gehiago, mahaigain ingurune bat baino gehiago. GNU eta KDE dira proiekturik ezagunenak, baina badaude beste batzuk ere:
Batzuek diseinu erakargarriagoa eskaintzen dute, beste batzuek, ordea, errekurtso gutxi beharko dituztela eta "arinagoak"[3] direla iragartzen dute.
Itxura bakoitza aberastu daiteke leihatilatxoak kudeatzeko hainbat aplikaziorekin, horrela leihatilatxo kulunkariak[4], mosaiko itxurako leihatilatxoak, etab. erabil daitezke itxura batzuekin zein besteekin.
Linux banaketek bertsioak izaten dituzte hardwarearen arkitekturarekin bat egiteko. Horrela, arkitektura ohikoenak, oraindik ere 32-bit PC (i386) eta 64-bit PC (amd64) dira eta bi arkitektura horietarako bertsio bana eskaini ohi dira, aukeran, banaketa askorekin. Baina 32-bit PC (i386) arkitektura zaharkituta geratzen ari da eta banaketa batzuek ahaztu egiten dute, gero eta maizago.
Beste banaketa batzuk talde zehatz batzuei zuzendurik daude:
Sistema eragile libreen ezaugarrietako bat lokalizazioak egiteko erraztasunak egotea da. Askotan, erabiltzaile batek edo erabiltzaile talde batek banaketa baten lokalizazioa egiteko proiektua bere egiten du eta batzuetan banaketaren % 100 lokalizatu egiten da. Behin baino gehiagotan lortu da banaketa baten erabiltzaileentzako agerkari guztiak euskaraz egotea. Batzuetan, baina, proiektua ez da erabat burutzen. Edo ez da etengabe eguneratzen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.