From Wikipedia, the free encyclopedia
UEFA Europa Conference League, 2021-2022 denboraldirako sortu zen Europako futbol taldeentzako txapelketa da, UEFAk antolatua[1]. Europako futbol taldeentzako hirugarren txapelketa nagusia da, Txapeldunen Ligaren eta Europa Leaguen atzetik.
UEFA Europa Conference League | |
---|---|
Antolatzailea | UEFA |
Sorrera | 2021 |
Eremua | Europa |
Taldeak | Multzoetarako sailkatuak: 32 Guztira: 184 |
Garaipen gehien | AS Roma (1) West Ham United (1) Olympiacos (1) |
Txapelduna | Olympiacos (2023-24) |
Webgunea | Official website |
Taldeak liga eta kopa txapelketetan lortutako emaitzen arabera sailkatzen dira, baina Europako Liga txapelketa ahulenak (UEFA koefizientearen arabera) talde gehiago sailkatzen dituzte. Aldiz, beste bi europar txapelketetan liga garrantzitsuenek talde gehiago sailkatzen dituzte, beraz txapelketa hau Europako liga "txikienek" europar txapelketa bat jokatzeko aukera gehiago izatekotan sortu da. Txapelketaren irabazleak Europa Leaguen jokatuko du hurrengo denboraldian.
Txapelketa berriaren lehenengo hiru finaletan italiarrak izan ziren. Lehenengo txapelduna AS Roma izan zen, finalean Feyenoord garaituta[1], bigarrenean West Ham Unitedek Fiorentina garaitu zuen[2] eta hirugarrenean Olympiacos izan zen Fiorentina garaitu zuena partidaren 116. minutuan sartutako golari esker. Greziarren entrenatzailea Jose Luis Mendilibar zen[3].
|
|
|
Denboraldia | Txapelduna | Emaitza | Txapeldunordea |
---|---|---|---|
2021-22 | AS Roma | 1-0 | Feyenoord Rotterdam |
2022-23 | West Ham United | 2-1 | Fiorentina |
2023-24 | Olympiacos | 1-0 (luz) | Fiorentina |
Taldea | Garaipenak | Finalista | Garaipen urteak |
---|---|---|---|
AS Roma | 1 | - | 2022 |
West Ham United | 1 | - | 2023 |
Olympiacos | 1 | - | 2024 |
Fiorentina | - | 2 | |
Feyenoord Rotterdam | - | 1 |
Taldea | Irabazi | Finalista |
---|---|---|
Italia | 1 | 2 |
Ingalaterra | 1 | 0 |
Grezia | 1 | 0 |
Herbehereak | 0 | 1 |
2023-24 denboraldian Osasunak atariko kanporaketa jokatu zuen Bruggeren aurka. Iruñean 1-2 galdu zuen eta Brujasen 2-2 berdindu, beraz txapelketatik kanpo gelditu zen[4].
2023-24ko txapelduna Olympiacos izan zen Jose Luis Mendilibar zaldibartarra entrenatzaile zela[3].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.