Txikipedia:Zooplankton
From Wikipedia, the free encyclopedia
Zooplankton elaboratutako materia organikoaz elikatzen diren planktonez osatuta dago. Fotosintesia egiteko gai diren organismo ñimiñoek aldiz, osatzen dute fitoplankton. Planktona planeta osoan dauden aintzira, ibai eta ozeanoen gainazalean eta gainazalearen azpian bizi diren organismo ñimiñoen multzoa da.
Zooplanktona animalia eta protisto erreinuen barruan kokatzen dira. Animalia erreinuaren barruan beste animali handiagoen larbaz osatuta daude, hala nola, belakiak, harrak, ekinodermatuak, moluskuak edo krustazeoen larbak. Uretako beste artropodo batzuk ere sartzen dira zooplanktonean: krustazeoen tamaina txikiko forma helduak, rotiferak eta arrainen fase gazteak ere. Protisto erreinuaren barruan, zooplankton protozooez osatuta dago.