Txikipedia:Ur kontinentalak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ur kontinentalak kontinenteen lehorreko zatietan (hau da, itsasoetatik aparte) daudenak dira, gehienetan ur gezatakoak dira; atmosferatik datozen prezipitazioetan (euriak, elurra, etab.) dute jatorria eta bi eratakoak izan daitezke:
- Lurrazaleko ur kontinentalak: ibai eta aintziretako ura eta glaziarretan eta elur iraunkorretan egoera solidoan gordetako ura.
- Lurpeko urak: lurpean pilatutako ura.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/2/20/Uraren_banaketa.png/640px-Uraren_banaketa.png)
Ur kontinentalak izendatzeko beste modu bat hidrosfera kontinentala da. Gure planetako hidrosferaren barruan, ur kontinentalek oso ehuneko txikia okupatzen dute, % 2,5 inguru bakarrik.