Txikipedia:Glaziar
From Wikipedia, the free encyclopedia
Glaziar edo hormagunea lurrazalean elurra pilatzen eta gogortzen denean sortzen den izotz-masa handi bat da, oso astiro mugitzen dena. Glaziarrak mendi garaietako ibarretan eratzen dira, edo eremu polarretan, neguko elur-prezipitazioak udan urtzen den elurra baino gehiago direnean.
Lurraren % 10 dago glaziarrez estalita eta planetako ur gezaren hiru laurden dute. Gaur egun, glaziar gehienak Antartikan daude, eta gutxixeago Groenlandian. Gainerakoak planetako beste eremu garai batzuetan daude.