Txikipedia:Talka krater
From Wikipedia, the free encyclopedia
Talka-krater bat asteroide edo meteorito batek planeta edo ilargi baten moduko objektu solido handiago baten gainazalarekin talka egiten duenean sortzen da. Lurrean 180 bat talka-krater daude, baina Ilargian 9.000 baino gehiago.
Talka-krater bat osatzeko, talka egingo duen objektu horrek oso azkar mugitu behar du, milaka kilometro orduko abiaduran.
Horrelako azkartasun handian doan objektu solidoak zerbaiten kontra talka egiten duenean, krater bat eratzen du planetaren edo ilargiaren gainazalean. Objektua berehala lurruntzen da kolpearen eraginez, baina talka-uhin handiak sortzen ditu lurzoruan. Uhin horiek harria urtu eta berriz kristalizatzen dute.
Lurzoruan zulo biribil handi bat baino ez da geratzen, bai eta zenbait harri deformatu ere.