Txikipedia:Sarraskijale
From Wikipedia, the free encyclopedia
Sarraskijaleak deskonposizio egoeran dauden beste animali edo landareez elikatzen diren animaliak dira. Hauek ez dituzte haiek harrapatu eta hiltzen, beste animalia batzuk baizik. Sarraskijaleak talde txikietan ibiltzen dira animali hil bat aurkitzeko zain. Aurkitzean, elkar borrokatzera heldu daitezke janari gehien hartzeko asmoz. Sarraski-elikagai gutxi dauden garaian, taldeetan ehizatzen dute. Erraz egokitzen dira ingurune berrietara dieta malgutasuna dutelako, hau da; haragijaleak badira ere, batzuk orojaleak dira haragia eta materia-landare deskonposatuak jaten dituztelako.
Putreak garrantzitsuak dira ekosistementzat sarraskijale gisa; izan ere, hildako animaliez elikatzen dira, eta, horrela, gaixotasunak gutxiago zabaltzen dira, gorpuak deskonposatzen direlako eta birusak eta bakterioak hiltzen dituztelako urdailetako azidoarekin. Horrek beste animalia batzuei gaixotasunak ez kutsatzen laguntzen du.