![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/b/be/Corvus_corax_%2528FWS%2529.jpg/640px-Corvus_corax_%2528FWS%2529.jpg&w=640&q=50)
Orojale
Animalia- zein landare-substantziak janez elikatzen dena / From Wikipedia, the free encyclopedia
Orojaleak edo omniboroak animaliez zein landareez elikatzen diren izaki bizidunak dira[1]. "Denetatik jaten duena" esan nahi du omniboro hitzak.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/b/be/Corvus_corax_%28FWS%29.jpg/640px-Corvus_corax_%28FWS%29.jpg)
Animalia hauek oportunistak dira eta bere digestio-aparatua edozein elikagai aprobetxatzeko gai da. Animalia-multzo ezberdinetatik eboluzionaturiko animaliak dira. Lehendabiziko ornodunak hasieran iktiofagoak, gero intsektiboroak, haragijaleak eta azkenekoz belarjaleak izan ziren[2]. Haragijale asko landarez elikatzen dira, nahiz eta haien lehendabiziko iturria haragia izan.