Txikipedia:Rap
From Wikipedia, the free encyclopedia
Rapa edo Hip Hop musika 1970 inguruan afroamerikar eta hispanoamerikar komunitateek Bronxen (New York, AEB) garatutako musika estilo bat da. Breakdacing-arekin, graffiti-arekin eta DJing-arekin batera, Hip Hop kulturaren zutabeetako bat da.
Abeslariek musika-erritmo baten gainean kantatzen dute errimak sortuz (beat gisa ezaguna). Abesten dutenei zeremonia-maisuak, raperoak edo MCak deitzen zaie, eta musika jartzen dutenei, disk jockey edo DJ.[1]