Txikipedia:Nazioarteko Unitate Sistema
From Wikipedia, the free encyclopedia
Nazioarteko Unitate Sistema oinarrizko magnitudeak neurtzeko erabiltzen den unitate-sistema bat da; hain zuzen, munduan gehien erabiltzen dena da, ez bakarrik zientzian, baina baita industrian, merkataritzan, medikuntzan eta eguneroko bizitzan ere; ia munduko herrialde guztietan onartuta dago ofizialki, Ameriketako Estatu Batuetan, Liberian eta Myanmarren izan ezik. Laburtuta, SI sistema izenez ezagutzen da, frantsesezko siglak erabiliz. Izan ere, Frantziako Iraultzan onartu eta mundu ia osora zabaldu zen Sistema Metrikoaren bertsio eguneratua da. Gaur egungo Nazioarteko Unitate Sistema 1960an ezarri zen.
SI sistemako oinarrizko magnitudeak zazpi dira, bakoitza bere unitate, ikur edo sinbolo eta definizio bateratuarekin:
Oinarrizko
magnitudea |
Unitatea | Unitatearen
sinboloa |
---|---|---|
Luzera | Metroa | |
Masa | Kilogramoa | |
Denbora | Segundoa | |
Korronte elektrikoaren intentsitatea | Amperea | |
Tenperatura | Kelvina | |
Materia-kantitatea | Mola | |
Argi-intentsitatea | Kandela | |