Txikipedia:Jacques-Yves Cousteau
From Wikipedia, the free encyclopedia
Jacques-Yves Cousteau XX. mendeko itsasgizon eta zientzialari frantses bat zen, itsasoari buruzko ikerketak egin zituena eta liburu eta dokumental ospetsu ugariren egilea. Urpekaritzan aritzeko erabiltzen den ekipo autonomoa asmatu zuen, hau da, aire-bonbona eta arnasgailua dituena.
👶 Jaiotza 1910eko ekainaren 11 Saint-André-de-Cubzac |
💀 Heriotza 1997ko ekainaren 25a Parisko 17. barrutia |
🔨 Lanbidea zoologo |
📷 Argazkiak ikusi |
Cousteau kapitain edo komandantea mundu osoan bihurtu zen ospetsua Calypso izeneko bere itsasontziarekin telebistarako egin zituen dokumentalengatik. Dokumental horiek jende askori ezagutarazi zion itsaspeko mundu ezkutua. Noizbait esan zuen lehenago edo geroago gizakia urpean biziko dela eta han lan egingo duela.