Txikipedia:Fitoplankton
From Wikipedia, the free encyclopedia
Fitoplanktona itsasoan bizi eta fotosintesia egiten duten organismo ñimiñoez osatuta dago. Zehazki, alga mikroskopikoek eta zianobakterioek osatzen dute fitoplanktona eta beraz, organismo mikroskopikoak dira. Landareek bezala, fitoplanktonak fotosintesia egiten du. Prozesu honetan, ura eta karbono dioxidoa hartzen dute eta eguzki energiaz baliatuz, eurentzako beharrezkoak diren elikagaiak (materia organikoa) sortzen dituzte. Fotosintesian gainera, oxigenoa ere askatzen dute. Beraz, fotosintesiaren funtzio nagusia nutrizio prozesua betetzea bada ere (kasu honetan fitoplanktonarena), prozesu honek ere oxigenoa sortzea dakar.