Txikipedia:Finlandia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Finlandia Europar Batasuneko herrialde bat da. Europako ipar-mendebaldean dago, eta mugak ditu Suediarekin, Errusiarekin eta Norvegiarekin. Gaur egun, Finlandia Europako herrialde oparoenetako bat da. Gizarte-ongizate, osasun eta hezkuntza sistema oso aurreratuak ditu.
π¨βπ¨βπ¦βπ¦ Biztanleak 5.608.218 |
π Azalera 338.478,34 kmΒ² |
ποΈ Hiriburua Helsinki |
π· Argazkiak ikusi |
πΊοΈ |
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/9/99/Finlandiaren_mapa.jpg/640px-Finlandiaren_mapa.jpg)
Itsaso baltikoak inguratzen du. Finlandiako hiriburua eta hiririk handiena Helsinki da. Bigarren hiri handiena Tampere da. 2017an 5,5 milioi biztanle zituen. Populazioaren gehiengoa hegoaldeko muturrean dago, Finlandiako golkoko kostaldean. Finlandiar gehienen ama-hizkuntza finlandiera da. Bigarren hizkuntza ofiziala suediera da, biztanleen %5,6k hitz egiten duena. Beste bi hizkuntzatan ere hitz egiten dute. Hirugarren hizkuntza samia da, iparraldean bizi diren 10.000 inguru laponiar edo samien hizkuntza.
Biztanleriaren % 70 baino gehiago kristauak dira, gehienak luteranoak. Finlandiar gehienak herrialdearen hegoaldeko hirietan bizi dira.