Txikipedia:Ernaldi
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ernaldia ugaztun batek erditu aurretik kume edo haurtxoak bere gorputzaren barruan eramaten dituen denbora da. Ernaldiaren iraupena desberdina da ugaztun mota bakoitzarentzat. Animalia handienek ernaldi luzeagoak izaten dituzte txikienek baino. Gizakien ernaldiak (haurdunaldiak) bederatzi hilabete inguru irauten du, elefantearen ernaldiak 22 hilabete inguru, eta urtxintxarenak bakarrik sei aste inguru.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/a/a3/Haurdunaldiak_duen_prozesua.gif/640px-Haurdunaldiak_duen_prozesua.gif)
Jaio baino lehen, ugaztunak umetokian hazten dira, amaren sabelean dagoen organo batean. Umetokia gorputzaren ugalketa-sistemaren atal bat da. Plazenta deitzen den estruktura batek lotzen ditu garatzen ari den umea eta umetokia. Plazentak amaren gorputzeko mantenugaiak eramaten ditu garatzen ari den umeki edo fetuarengana.