Txikipedia:Banbu
From Wikipedia, the free encyclopedia
Banbua (Bambuseae) izaki bizidun bat da, zehazki familia herbazeakoa, honek esan nahi du landarearen zurtoina egurtsua ez dela. Banbuaren jatorria Japonia, Korea eta Txinakoa da, nahiz eta gaur egun munduko leku askotan aurkitu dezakegun, esaterako Euskal Herrian ere banbuzko basoak daude, oso handia eta bakarra den bat Bizkaian dago, Muskizen, baso honek aukera desberdinak eskeintzen dituen arren, aipatu beharra dago Euskal Herrian espezie inbaditzailea[1] dela, hau da, beste landare batzuen lurraldean sartzen dela, gizakiok ekarrita, eta kalte izugarri handia eragiten du bertako oreka ekologikoa suntsituz. Banbua, espezie exotiko inbaditzaileen artean munduko 100 espezie arriskutsuen artean kokatzen da, eta adituek diotenez, Espainiar Estatuko 20 espezie arriskutsuen artean kokatzen da
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/2/2b/BambooKyoto.jpg/320px-BambooKyoto.jpg)
Zergatik deitzen zaio espezie inbaditzaile? Gehien bat gizakiok kanpotik ekarritako eta berea ez den ekosistemetan sartu dugulako eta kasu honetan, erreprodukzio maila oso altua duen izaki biziduna izanda, autoktonoak (ekosistema horretakoak) diren espezieak kaltetzen dituelako delako. Euskal Herrian, banbuaz gain, beste hainbat espezie inbaditzaile ditugu, hala nola, panpa-lezka eta zebra-muskuilu izaki bizidunak.