Txikipedia:Azido erribonukleiko
From Wikipedia, the free encyclopedia
Azido Erribonukleikoa edo RNA (ARN siglarekin ere ezagutua) Azido nukleiko mota bat da. Erribonukleotido izeneko Nukleotidoz osatutako katea da. Proteinak egiteko prozesuan parte hartzen du. Zelula guztietan aurki daitezke, bai zelula eukariotoetan, bai prokariotoetan. RNA eta DNA gauza antzekoak dira, baina ez dira berdinak. Bata eta bestearen artean harreman estua egon daiteke.