Txikipedia:Artropodo
From Wikipedia, the free encyclopedia
Artropodoak animalia ornogabeak dira; hau da, barneko hezurdurarik ez daukate. Mota asko daude, hala nola karramarroak, sorgin-orratzak, inurriak, armiarma... Haien artean oso desberdinak dira, baina denek ezaugarri komun batzuk dituzte.
Artropodo izena latinetik dator (arthron = artikulatua eta podos = oinak edo hankak). Ezaugarri nagusi horregatik eman zaie izen hori, hanka artikulatuak dituztelako, alegia. Horrez gain, gehienek gorputza segmentutan banatuta daukate, eta askok, baina ez guztiek, exoeskeleto edo kanpoko hezurdura baten babesa dute.