Txikipedia:Yūki Kaji
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Yūki Kaji seiyū (japonieraz: 梶 裕貴 Kaji Yūki?) (Tokio, 1985eko irailaren 3a), ahots bikoitzaile, aktore eta J-pop abeslari japoniarra da. Bikoitrzaile lanari Seiyū esaten zaio eta VIMS talentu etxearen barnean egiten du lan.
👶 Jaiotza 1985eko irailaren 3a Tokio |
🔨 Lanbidea seiyū |
📷 Argazkiak ikusi |
Hainbat pertsonai bikoitzeagatik da ezaguna, hala nola: Kanato Sakamaki (Diabolik Lovers telesailean), Eren Jäeger (Shingeki no Kyojin), Sora Krumatani (Ahiru no Sora), Shū Ōuma (Guilty Crown), Alibaba Saluja (Magi), Todoroki Shoto (My Hero Academia), Meliodas (Nanatsu no Taizai), Yukine (Noragami), Onsoko no Sonic (One-Punch Man), Kozume Kenma (Haikyū!!), Ayato Kirishima (Tokyo Ghoul), Issei Hyōdō (High School DxD) eta Takeru Homura (Yu-Gi-Oh! VRAINS), besteak beste.
G.Addict musika laukoteko partaidea izan zen (Goulart Knights-2 proiektuaren barnean) eta Kami Voice: The Voice Makes a Miracle filmeko protagonistak izan ziren.
2009ko Seiyū Awards sarietan "aktore errebelazioaren" saria eskuratu zuen eta 2013 eta 2014an "aktore onenaren" saria lortu zuen. Yūki Kajiren monologoa (japonieraz: 梶裕貴のひとりごと Kaji Yūki no Hitorigoto?) irratsaioa egiten du.
Ayana Taketatsu seiyū-arekin ezkondu zen 2019an.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.