From Wikipedia, the free encyclopedia
Ottoia Kanbriar garaian bizi izan zen animalia bat da, gaur egun iraungita dagoena. Duela 508 milioi urte bizi izan zen. Bi espezie aurkitu dira, Ottoia prolifica eta Ottoia tricuspida, bigarren hau 2015. urtean.
Charles Doolittle Walcottek 1911. urtean aurkitu zuen Burgess Shale aztarnategian, Kanadan. Estatu Batuetako Utah eta Nevada estatuetan eta Espainian ere aurkikuntzak izan diren arren, egiaztaturiko bakarrak Kanadakoak dira. Burgess Shaleko fosil ugarienetako bat da, lur barnean bizi zenez kareharrizko labarrarean azpialdean kokaturik dago eta higadurak gutxien kaltetu duen eremua izan da. Dagoeneko 1.000 fosiletik gora bildu dira.
8 zentimetroko luzera zuen. Luzatzeko eta uzkurtzeko gaitasuna zuen. Lurrazpikoa zen. Zizare baten antzekoa zen eta buruarekin harrapakinak harrapatzen zituen.
U itxurako zuloetan bizi zen. Zulotik atera eta sedimentuetan zehar mugitzen zen harrapakinak ehizatzen. Fosiletan Haplophrentis molusku txikiak aurkitu zaizkio digestio hodian. Kanibalismoaren ebidentziak ere aurkitu dira, gaur egingo priapulidoetan gertatzen den antzera.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.