From Wikipedia, the free encyclopedia
Kongoko Errepublika Demokratikoa Afrika erdialdeko herrialde bat da. Kinshasa da hiriburua eta hiri nagusia. Azaleraz Afrikako herrialde handiena da, 2.344.858 kilometro koadroko azalera baitu; 2016ko erroldaren arabera, 78 milioi biztanle baino gehiago ditu.
👨👨👦👦 Biztanleak 86.790.567 |
🔎 Azalera 2.344.858 km² |
🏙️ Hiriburua Kinshasa |
📷 Argazkiak ikusi |
🗺️ |
Kongotar gehienak bantu leinukoak dira. Erlijioari dagokionez, %94a kristauak dira. Kongoko hizkuntza ofiziala frantsesa da, baina bantuarren hizkuntzak ere hitzegiten dira: kikongo, lingala, tshiluba, swahilia...
Kongo ibaiak ematen dio izena, baina baita ondoan dagoen Kongoko Errepublikari ere, horregatik erraza da bi herrialdeak nahastea. Beste izen batzuk ere izan ditu:
Kongo ibaiaren arroaren zatirik handiena hartzen du. Erdialdea eta iparraldea oihan itxi batek estaltzen du. Hegoaldean sabana dago eta han bizi da jende gehiena.
Herrialdeko hiririk handienak honako hauek dira:
1867. urtean Henry Morton Stanley kazetariak esploratu zuen. 1885 urtean, Belgikako Leopold erregeak konkistatu zuen eta kongotar asko hil ziren lan baldintza eskasengatik eta gaixotasunengatik. 1908an Kongo belgikarra izena hartu zuen. Izen horrekin ezagutu zen 1960 urtean independentzia lortu zuen arte.
Kongok independentzia lortu zuenetik gerra asko izan ditu, orain ere bai. 1971 eta 1997 artean Mobutu Sese Seko izan zen lehendakaria eta herrialdeak Zaire izena izan zuen.
Kongoko ohian eta sabanan animalia asko bizi dira. Gerrarengatik arriskuan daudenez UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu ditu eremu batzuk. Bertan dauden animalia batzuk honako hauek dira: txinpantzea, gorila, oihaneko elefantea, errinozero zuria eta okapia.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.