From Wikipedia, the free encyclopedia
Errubia mineral bat da. Kolore gorriz edo arrosez osaturiko harribitxi bat da. Gorri bizia edo urdin tonua duen gorri kolorea da. Harribitxi nagusienen artean garestienetako, eta arraroenetako bat da.
Harribitxia aurkitzea nahiko zaila da, toki zehatzetan bakarrik dagoelako. Pisuak bere balio eta prezioari eragiten dio. Errubia antzinan ere oso baliotsua izan zen, gobernari eta nobleen harria izan zelako.
Errubiak lurralde guztietan ez du itxura berdina eta ez da lurralde guztietan aurkitzen. Eta gainera errubia aurkitu ahal izateko mina berezietan bilatu behar da; adibidez, bauxietatik lortu daiteke.Itxura desberdineko errubiak izan arren, denek dituzte antzekotasunak.. Adibidez Afrikako errubia eta Madagaskarreko errubia ez dira berdinak.
Hau da errubi moten zerrenda: birmaniarra, afrikarra, thailandiarra, tanzaniarra eta madagaskarrekoa.
Errubia harri oso bitxia da eta bere balioa ez galtzeko ezin da hainbat produktu kimikoetan nahastu.hau zailegia izan daiteke ulertzeko
Errubi hitza “Ruber” hitzetik dator, latinez gorria esan nahi du. Errubi granateari (Ikatz txikia deitzen zioten latinez), eta ez ziren elkarrengandik bereizten. Errubia eguzkitan jartzean, ikatz sutsuaren antzerako kolore gorri bizia jartzen zitzaionez, antzinako greziarrek “antrax” (“ikatz bizia”) gisa ezagutzen zuten.
Errubiak historia hasi zenetik oso bitxiak izan diren harriak dira. Harribitxiaren jabeari boterea, autoestimua eta konfiantza ezartzen zitzaion, horregatik, gobernari eta noble nagusien harria izan zen. Errubia, mendeetan zehar bere gogortasun bikainagatik tonu gorriagatik eta distiragatik estimatua izan da beti.
Errubiaren prezioa nahiko garestia da, oso harri bitxia delako eta ez delako oso erraza aurkitzea. Ona hemen prezioen taula bat:
Tratamendua | Pisua kilateetan | Prezio-tartea |
Berunezko beiraren tratamendua | Kilate 1 | 15€ - 18€ |
Tratamendu termikoa | Kilate 1 | 250€ - 10.000€ |
Tratamendurik gabekoa | Kilate 1 | 2.000€ - 20.000€ |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.