From Wikipedia, the free encyclopedia
Txia-txia hizkuntza (hangul alfabetoan: 바하사 찌아찌아, ahoskera: [tʃɪa-tʃɪa]) austronesiar hizkuntza bat da, butonera izenez ere ezaguna, Buton uharteko hegoaldeko muturrean dagoen Bau-Bau hirian mintzatua. Sulawesi uhartearen (Indonesia hego-ekialdean dago Buton uhartea. 2005ean, 80.000 bat hiztun zituen.
Txia-txia | |
---|---|
Bahasa Ciacia — 바하사 찌아찌아 | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Indonesia |
Hiztunak | 80.000 inguru (2005ean)[1] |
Eskualdea | Buton uhartea, Sulawesi |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza Austro-Tai hizkuntzak austronesiar hizkuntzak malaysiar-polinesiar hizkuntzak Western Malayo-Polynesian (en) Muna–Buton (en) | |
Alfabetoa | latindar alfabetoa eta Hangula |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-3 | cia |
Ethnologue | cia |
Glottolog | ciac1237 |
IETF | cia |
Hizkuntza horretan apenas idatzi den ezer, oraingoz ez baitu idazteko sistema arauturik. Koreeraren hangul alfabetoa ezartzeko saiakera bat abiatu da 2009. urtean.[2] Europako hizkuntza nagusietan, txia-txia hizkuntzaren izena «cia-cia» transkribatzen dute latindar alfabetora. Hala ere, euskarara zuzenean transkribatuta «txia-txia» da, horrelaxe ahoskatzen delako izen hori hizkuntza hartan bertan.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.