Txantiloi:2013-4 Nabarmendutakoa
Wikimediako txantiloia From Wikipedia, the free encyclopedia
Sagardoa edo sagarnoa (Ipar.) sagarrez egindako alkoholdun edaria da. Alkohol graduazio txikia du (3º eta 8º bitartekoa) eta sagar zukua hartzituz lortzen da. Mundu osoan ekoiztu eta kontsumitzen den edaria da, baina Europan daude gehien ekoiztu eta kontsumitzen duten herrialdeak; Europatik kanpo, Argentina eta Hegoafrika dira sagardo ekoizle handiak. Euskal Herrian edari klasiko eta herrikoia da eta sagardotegien tradizio zabala dago. Historian, sagardoa sagar edo Malus domestica espeziaren hazkuntza bezain zaharra dela pentsatzen dela pentsatzen da. K. a. I. mendeko Estrabon geografoak euskaldunek egiten zuten Phitarra izeneko sagar-edaria aipatzen zuen. Erromatarrek sagardoa zabaldu zuten Europan zehar. Erdi Aroan sagardoa lansari moduan erabiltzen zen. Industria Iraultzarekin batera, ordea, tokian tokiko ekonomiari loturik zegoen sagardoaren gainbehera gertatu zen. XX. mendearen bukaeran, ordea, sagardoak berpizte nabarmena izan du Euskal Herrian eta Europan, edari herrikoi moduan bereziki.
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.