Twice
Hego Koreako musika taldea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Twice (hangulez, 트와이스: japonieraz, トゥワイス) Hego Koreako musika taldea da, JYP Entertainment erakundeak 2015. urtean sortua. Bederatzi neska dira K-pop taldea osatzen dutenak (Chaeyoung, Dahyun, Jeongyeon, Jihyo, Mina, Momo, Nayeon, Sana eta Tzuyu) eta debuta 2015eko urriaren 20an egin zuten, The Story Begins bilduma laburra kaleratu zutenean[1].
Twice | |
---|---|
Taldea What Is Love? EParen aurkezpen egunean (2018ko apirilaren 9a). Ezkerretik eskuinera: Momo, Jeongyeon, Jihyo, Nayeon, Chaeyoung, Dahyun, Mina, Tzuyu eta Sana. | |
Datuak | |
Jatorria | Seul, Hego Korea |
Musika mota | K-Pop, J-Pop, Dance Pop, Hip hop, R&B |
Urteak | 2015 - gaur egun |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | JYP Entertainment Warner Music Group |
Taldekideak | |
Chaeyoung Dahyun Jeongyeon Jihyo Mina Momo Nayeon Sana Tzuyu | |
Sariak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Informazio gehigarria | |
twice.jype.com | |
Musika taldearen ospea 2016an argitaratutako "Cheer Up" singlearen bidez iritsi zen nagusiki; abestiak Gaon Digital Chart zerrendako lehenengo postua eskuratu eta urte hartako antzezpen oneneko abesti izendatu zuten. Era berean, urteko kanta onenaren saria irabazi zuen Melon Music Awards eta Mnet Asian Music Awards sari garrantzitsuetan[2][3]. Kaleratutako hurrengo kantak, "TT" izenekoak eta Twicecoaster: Lane 1 EPan azaldu zenak, aurrekoaren marka guztiak hautsi zituen eta zerrendetako lehenengo lekua bereganatu zuen lau astez jarraian. Taldea sortu eta 19 hilabetera, Twicek 1,2 milioi ale salduak zituen. Ondotik iritsiko ziren, besteak beste, koreerazko "Likey", "What Is Love ?" eta "Dance the Night Away" abesti arrakastatsuak eta hedapen handia izan dutenak[4][5].
Bestalde, neskek ofizialki 2017ko ekainaren 28an egin zuten salto Japoniara, Warner Music Japan argitaletxearen eskutik. Hamar abestiz osatutako #Twice albuma kaleratu zuten bertan eta arrakasta handia izan zuen hasieratik bertatik. Horren ostean, japonierazko jatorrizko lehen maxi singlea plazaratu zuten urrian, "1 More Time" izenekoa[6]. Guztira 250.000 ale baino gehiago saltzeagatik, taldeak bi Platinum sari jaso zituen, bata albumagatik, bestea abestiagatik[7]; hala, Twice Japonian Platinum egiaztagiria eskuratzen zuen neskek osatutako lehen korear taldea bihurtu zen. Twicek 2017a urte osoko artista onenaren Billboard Japan zerrendako hirugarren postuan amaitu zuen. 2018an, aldiz, "Candy Pop", "Wake Me Up" eta "BDZ" kantak kaleratu dituzte, Japonian harrera beroa izan dutenak[8].