Trilobita
From Wikipedia, the free encyclopedia
Trilobita ("hiru lobuluduna") dagoeneko iraungita dauden hainbat artropodo itsastarrek osatu zuten klasea da, multzoko espezieei trilobite esaten zaie. Behe-Kanbriarrean sortu ziren eta Permo-Triasiar iraungipen masiboan desagertu ziren, duela 252 milioi urte. Antzinako animalien artean arrakasta handienetakoa lortu zutenak izan ziren, 270 milioi urtetan zehar bizi izan baitziren eta dagoeneko 20.000 espezie deskribatu baitira. Hori dela eta gaur egungo fosil talde ezagunenetakoa da eta interes bioestratigrafiko nabarmena du paleontologoentzat.
Trilobita | |
---|---|
Kanbriar-Permiar | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Azpierreinua | Bilateria |
Filuma | Arthropoda |
Subfilum | Trilobitomorpha |
Klasea | Trilobita Walch, 1771 |
Datu orokorrak | |
Mugimendua | Errodadura |
Trilobite gehienak itsaso hondoan mugitzen ziren eta hondarra iragaziz edo sarraskijaleak izanez elikatzen ziren. Baziren 1'5 mm-ko luzera zuten trilobite txikiak baina 45 cm-ko luzera eta 4'5 kg-tako pisua zuten trilobite erraldoiak ere aurkitu dira.