![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/d/d7/Trikitixa_0001.jpg/640px-Trikitixa_0001.jpg&w=640&q=50)
Trikiti musika
Erritmo hirutarreko konposizioa, 3/4 edo 6/8ko konpasean tempo bizian idazten dena / From Wikipedia, the free encyclopedia
Trikiti musika Euskal Herriko musika herrikoia da, trikitilari bikote batek jotzen duena, panderoz eta eskusoinu txikiz. Aldaera tradizionalean pieza musikalen errepertorio jakin bat jarraitzen da , nagusiki trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arin eta kalejira pieza musikalek osatua, eta neurri txikiago batean bestelako euskal pieza batzuek (zortzikoak, aurreskua, banakoa, kopla doinuak...) eta baltsek. Trikiti izena panderoaren soinuaren onomatopeia da, askoren ustez. Euskal Herriko erromerietako musika tradizionala bilakatu da, XIX. mendearen bukaeratik eskusoinu txikia Euskal Herrian jotzen hasi zenetik.[1]
- Artikulu hau musika motari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Trikiti (argipena)».
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/d/d7/Trikitixa_0001.jpg/640px-Trikitixa_0001.jpg)