konposatu kimiko / From Wikipedia, the free encyclopedia
Triiodotironina (T3) bi hormona tiroideoetako bat da; bestea tiroxina da. Tiroideko zelula folikularrek, tirozitoek, ekoizten eta jariatzen dute.[1] Haren ekoizpena beste hormona batek, tirotropinak (TSH), erregulatzen du. Tirotropina, berriz, hipofisiak jariatzen du.
Tiroxina triiodotironinaren aitzindaria da. Izan ere, triiodotironina gehiena tiroxinaren desiodizazioaren ondorioz sortzen da. Tiroide guruinak triiodotironina gehiago jariatzen du tiroxina baino, hiru aldiz gehiago gutxi gorabehera. Triiodotironinaren iraupena odolean 2,5 egunekoa da.