Trianongo Ituna
From Wikipedia, the free encyclopedia
Trianongo Ituna, 1920ko ekainaren 4an sinatua, Versaillesko gazteluko (Frantzia) Grand Trianon jauregira egindako batzarraren ondorioa da, Hungariako estatusa ezartzeko eta erabakitzeko egin zen, I. Mundu Gerran herrialde honek, Austro-Hungariar inperioaren osagarri gisa, galdu egin baitzuen aliatuen kontra. Herrialde interesatuaz gain, potentzia irabazleak (Erresuma Batua, Frantzia, Italia, Estatu Batuak eta Japonia) eta haien kideak, zeintarik hiru estatu berri sortuko ziren ondorioz: Serbiar, Kroazoar eta Esloveniarrren Erresuma (Jugoslavia bilakatukio zena), Errumania eta Txekoslovakia. Era berean, Hungariak harrezkero izan dituen muga nagusiak, eta 21. mendekoak direnak, Trianonen erabaki ziren.
Trianongo Ituna | |
---|---|
Mota | Versailles system (en) bake itun |
Honen izena darama | Trianon Handia |
Data | 1920ko ekainaren 4a |
Kokaleku | Trianon Handia |
Parte-hartzaileak | |
Lanaren edo izenaren hizkuntza | frantses |
Kausa | Parisko Bake Biltzarra |
Ituna, berez, Versailleskoaren (1919ko ekainaren 28a) ondorio bat izan zen, non Alemaniar Inperioaz arduratu ziren garaileak. Beste aurrekari bat izan zen Austriako Inperioari bake-baldintzak ezarri zizkion Saint-Germaingo ituna (urte hartako irailaren 10a). Formalki, Hungariak Inperio Austro-hungariarra 1918ko azaroaren 16an utzi zuen, eta aliatuek tratamendu berezia eman zioten, Trianonen ebatzi zena azkenean.