From Wikipedia, the free encyclopedia
Torturaren eta beste tratu edo zigor krudel, anker edo apalgarrien aurkako Hitzarmena torturaren aurkako giza eskubideen arloko nazioarteko itun nagusietako bat da. Nazio Batuen Batzar Nagusiak onartu zuen 1984ko abenduaren 10ean, eta 1987ko ekainaren 26an sartu zen indarrean
Torturaren eta beste tratu edo zigor krudel, anker edo apalesgarrien aurkako Hitzarmena | |
---|---|
Law identifier (en) | 平成11年条約第6号 |
Mota | international human rights instrument (en) United Nations treaty (en) core international human rights instrument (en) lan idatzia |
Honen parte da | international human rights law (en) |
Indarraldi | 1984ko abenduaren 10a - |
Argitaratze-data | 1984ko abenduaren 10a |
Indarrean sartze | 1987ko ekainaren 26a |
Argumentu nagusia | tortura giza eskubideak |
Nongo eskumenen mende | Guernesey |
Depositary (en) | Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusia |
Lanaren edo izenaren hizkuntza | txekiera |
Komunikabide | |
Lan osoa eskuragarri | ohchr.org… |
Konbentzio honek hautazko protokolo bat du, 2002an onartua eta 2006an indarrean sartu zena.[1]
Aurrekaririk hurbilena Torturaren eta beste tratu edo zigor krudel, anker edo iraingarrien aurka pertsona guztiak babesteari buruzko Adierazpena izan zen, Nazio Batuen Batzar Nagusiak 1975eko abenduaren 9an onartua.
Hitzarmenak zenbait betebehar ezartzen kide diren estatuei, eta itun-organo bat sortzen du: Torturaren Aurkako Batzordea.[1]
Torturaren Aurkako Batzordea (ingelesez Committee Against Torture, CAT), Hitzarmenaren betearazpena gainbegiratzen duten 10 aditu independientek osatzen dute.[2] Hitzarmena sinatzen duen estatu orok du betearazpenaren gaineko aldizkako txosten aurkezteko betebeharra. Lehenengo txostena sinatu eta urtera aurkezten da, ondoren lau urtetik behin ematen dute aurrerapenen berri. Txostenaz gain, beste hiru mekanismo dira: norbanakoen salaketak, galderak, eta estatu batek beste bat salatzea.[3]
Egun, Batzordeak lau behaketa orokor egin ditu:[4]
Hitzarmenaren 19. artikuluaren arabera Estatuek lau urtean behin txostenak aurkeztu behar dituzte eta ondoren Batzordeak hobetzeko gomendioak bidaltzen dizkie. Horrez gain, Amnistia Internazionala eta Rights International Spain erakundeek ere txostenak aurkez ditzakete. Espainiari dagokionez, azken txostenak:
Torturaren eta beste tratu edo zigor krudel, anker edo apalesgarrien aurkako Hautazko Protokoloa 2006ko ekainean sartu zen indarrean eta Tortura Aurreikusteko Azpikomitea sortu zuen (gaztelaniaz SPT), zeinak askatasun gabeko pertsonak dauden lekuak gainbegiratzeko gaitasuna du.[3][14] Protokoak Estatuak behartzen ditu Prebentziorako Mekanismo Nazionalak sortzera (gaztelaniaz MNP), eta hauei aholkularitza ematen die.[14]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.