Tom ibaia
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Tom (errusieraz: Томь) hego-mendebaldeko Siberiako ibaia da, Errusiako Khakasia eta Kemerovo zein Tomsk oblastak zeharkatzen dituena. Ob ibaiaren eskuinaldeko adarra da.
Tom Томь (errusieraz) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 827 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 53°39′05″N 89°45′50″E |
Estatu burujabe | Errusia |
Errusiako oblastak | Kemerovo oblasta |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 62.030 km² |
Arro hidrografikoa | Ob Basin (en) |
Ur-emaria | 1.110 m³/s |
Bokalea () | Ob |
Tom ibaiak 827 kmko luzera eta 62.030 km²ko arroa ditu. Khakasian du iturria, Abakan mendigunean (Altai mendien iparraldeko adarra), eta Kuznetsk arroa zeharkatzen du. Tomsk hiritik 50 km ipar-mendebaldera Obera isurtzen da.
Ibai ertzeko hiri nagusiak Mezhduretxensk, Novokuznetsk, Kemerovo, Jurga, Tomsk eta Seversk dira.
Tom ibaiaren emaria 1936-1990 bitartean neurtua izan da Tomsken (ahoa baino 75 km lehenago)[1]. Gune horretan, drainatutako eremuak 57.000 km² ditu, arro osoaren % 91,9. Emari handiena maiatzean du (4.522 m³/s), elurra urtzen delarik, eta txikiena martxoan (135 m³/s).
Tom ibaiaren batez besteko emariak (m³/s), Tomsken neurtuak
Datuak: 1936 eta 1990 artean
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.