Tokioko Nazioarteko Foroa
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Tokioko Nazioarteko Foroa (japonieraz 東京国際フォーラム Tōkyō Kokusai Fōramu), Japoniako Tokioko erakusketa, kontzertu eta konferentzia gunea da. Bere geletako batek 5.000 lagunentzako tokia du; Beste zazpi gela ditu, eta bertan aurki ditzakezu: erakusketa gune, jatetxe, denda eta bestelako zerbitzuak. Rafael Viñoly arkitekto uruguaitarrak diseinatu, eta 1996an amaitu zen. Kurba nabarmenekin, beirazko eta altzairuzko habeak ditu; kanpoaldeak itsasontzi luzangaren forma du. Tokioko geltokia eta Yūrakuchō geltokiaren artean kokatua, hiriko metropoli-gobernuaren eraikina zegoen tokian dago.
Tokioko Nazioarteko Foroa | |
---|---|
東京国際フォーラム | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Japonia |
Metropolitan prefecture | Tokio |
Special ward of Japan | Chiyoda |
Commercial district | Marunouchi |
Koordenatuak | 35°40′37″N 139°45′51″E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1996ko maiatza |
Inaugurazioa | 1997ko urtarrilaren 10a |
Komisarioa | Tokyo Metropolitan Government (en) |
Erabiltzailea | Mitsuo Aida Museum (en) 2020ko Udako Olinpiar Jokoak |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Rafael Viñoly (en) |
Egitura ingeniaritza | Kunio Watanabe (en) |
Dimentsioak | 58 () m |
Webgune ofiziala | |
Ekitaldi ugariren egoitza izan da, hala nola 2011n Nazioarteko Arkitektoen Batasunaren kongresua[1].
2020ko Tokioko Udako Olinpiar Jokoetan, COVID-19 pandemiaren ondorioz 2021ean jokatu zirenak, haltrofilia probak ospatu ziren bertan.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.