![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/6/6d/2020_Summer_Olympics_text_logo.svg/langeu-640px-2020_Summer_Olympics_text_logo.svg.png&w=640&q=50)
2020ko Udako Olinpiar Jokoak
From Wikipedia, the free encyclopedia
2020ko Udako Olinpiar Jokoak[1] (2020年夏季オリンピック ), ofizialki XXXII. Olinpiadako Jokoak izenez ezagunak, eta Tokio 2020 markarekin ezagunak (東京2020) 2021ean Tokio hirian jokatu ziren Olinpiar Jokoak izan ziren, Nazioarteko Olinpiar Batzordeak (ingelesez IOC) usadioari jarraituz antolatu zituen nazioarteko kirol lehia. Paralinpiar Jokoak ere hiri eta batzorde berek antolatuko dituzte. Bigarrenez jokatu ziren Olinpiar Jokoak Tokion, 1964an ere han izan baitziren.
Jatorriz, 2020ko uztailaren 24tik abuztuaren 9ra izan behar ziren jokoak. 2020ko martxoaren 24an, ordea, COVID-19 pandemiaren eraginez, jokoak urtebetez atzeratzea erabaki zuten Japoniako Gobernuak eta Nazioarteko Olinpiar Batzordeak. Hala ere, Tokyo 2020 izenari eutsi zioten merkataritza markatzat.[2] Jokoak 2021eko uztailaren 23tik abuztuaren 8ra izan ziren.[3]