konposatu kimiko From Wikipedia, the free encyclopedia
Tiroko gorrindola edo Tiroko purpura (antzinako grezieraz: πορφύρα porphúra, latinez: purpura) baita ere Erret gorrindola edota Inperio gorrindola, tindagai natural gorrindola da. Feniziako Tiro hiriaren izena darama, gaur egun Libanon dagoena. Muricidae familiako hainbat itsas barraskilo espeziek jariatzen dute. 9.000 itsas barraskilo behar ziren tindagaiaren gramo bakarra ateratzeko eta luxuzko produktua izan zen.
Tiroko gorrindola | |
---|---|
Formula kimikoa | C16H8Br2N2O2 |
SMILES kanonikoa | 2D eredua |
SMILES isomerikoa | C1=CC2=C(C=C1Br)N/C(=C/3\C(=O)C4=C(N3)C=C(C=C4)Br)/C2=O |
MolView | 3D eredua |
Konposizioa | karbono eta bromo |
Eponimoa | Tiro |
Mota | gorri, kolore eta indole alkaloid (en) |
Masa molekularra | 417,895251696 Da |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | ZVAPIIDBWWULJN-BUHFOSPRSA-N |
CAS zenbakia | 1277170-99-6 |
ChemSpider | 4590500 |
PubChem | 5491378 |
Gmelin | 80914 |
UNII | 2O3DDL8TAF |
KEGG | C17084 |
K.a. 1570 urtearen inguruan hasi ziren feniziarrak tindagai hau erabiltzen[1] eta 1200 urtearen inguruan ekoizpena nabarmen handitu zuten. Greziarrek eta erromatarrek k.o. 1453 artean jarraitu zuten tindagaia ekoizten. Antzinako idatzietan jaso denez tina handietan pilatzen ziren itsas barraskiloak desegiten joan zitezen eta kirats izugarria izaten omen zen lantegietan.
Pigmentua oso garestia zen eta botere eta aberastasunarekin lotzen zen. Teoponpo historiagileak (K.a. IV. mendea) idatzi zuen Kolofon hirian tindatzeko purpurak haren pisua zilarretan balio zuela. Errege eta enperadoreen kolorea bihurtu zen[1], eta ondorengo mendeetan Eliza Katolikoko kardinalek ere erabili zuten.
Hainbat itsas barraskilo haragijalek jariatzen dute zakatzen azpian duten guruin baten bidez. Harrapakina harrapatzeko erabiltzen dute, bai eta arrautza multzoak estaltzeko ere, mikroorganismoek erasotu ez ditzaten[2]. Harraparien aurrean babesteko ere jariatzen dute sustantzia, gizakiek harrapatu behar dituztenean adibidez.
Tindagaia bromodun konposatu organiko bat da, 6,6′-Dibromoindigoa[3]. Horrelako konposatuak algatan aurkitzea ohikoa da baina animalietan oso urri aurkitzen da. Tiroko gorrindolak higadurarekiko erresistentzia handia du eta oso nekez galtzen du kolorea. Jantziak ordea ez dira ongi mantentzen, ehuna bera desegiten baita denborarekin.
Tiroko gorrindolaren ekoizpenean Bolinus brandaris, Hexaplex trunculus eta Stramonita haemastoma espezieak erabiltzen ziren batez ere[4]. Tiroko gorrindolaren gramo bat lortzeko 9.000 itsas barraskilo erabili behar ziren.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.