Tipulatx
From Wikipedia, the free encyclopedia
Tipulatx edo exalota (Allium ascalonicum) landare belarkara da, tipula bezala Alliaceae familiakoa. Linnaeusek espezie ezberdintzat jo arren (A. ascalonicum), egun tipularen aldaera dela diote adituek, antzinako izena sinonimo bat besterik ez izanik[1].
Datu azkarrak Sailkapen zientifikoa, Datu orokorrak ...
Tipulatx | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Asparagales |
Familia | Amaryllidaceae |
Leinua | Allieae |
Generoa | Allium |
Espeziea | Allium ascalonicum |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | shallot (en) |
Itxi
Erraboilak baratxuriak bezala multzokatuak dituen tipula mota lore-morea, janariak ontzeko erabiltzen dena. Itxuraz mahastietako porruaren antzekoa da. Landu gabeko sailetan, tontor eguzkitsuetan eta mahastietan hazten da berez, baina baratze landare gisa ere zabaldu samarra dago zenbait lurraldetan. Janariak, eta bereziki haragia ontzeko erabiltzen dira tipulatxaren erraboilak.