![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/42/Siege_UNIR_PS_Ouaga.jpg/640px-Siege_UNIR_PS_Ouaga.jpg&w=640&q=50)
Thomas Sankara
From Wikipedia, the free encyclopedia
Thomas Isidore Noël Sankara (Yako, orduan Volta Garaia, 1949ko abenduaren 21a-Uagadugu, Burkina Faso, 1987ko urriaren 15a) Burkina Fasoko liderra izan zen. Haren gobernupean, 1960an, Volta Garaia izen koloniala utzi eta "Burkina Faso" izena hartu zuen.
Thomas Sankara | |||||
---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||
1983ko abuztuaren 4a - 1987ko urriaren 15a ← Saye Zerbo - Blaise Compaoré →
1983ko urtarrilaren 10a - 1983ko maiatzaren 17a ← Saye Zerbo - Youssouf Ouédraogo → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Thomas Isidore Noël Sankara | ||||
Jaiotza | Yako (en) ![]() | ||||
Herrialdea | ![]() ![]() | ||||
Heriotza | Uagadugu, 1987ko urriaren 15a (37 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Uagadugu | ||||
Heriotza modua | : bala zauria | ||||
Familia | |||||
Ezkontidea(k) | Mariam Sankara (en) ![]() | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Prytanée militaire de Kadiogo (en) ![]() | ||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria, ofizierra, estatu-politikaria eta soldadua | ||||
Lan nabarmenak | |||||
Jasotako sariak | |||||
Musika instrumentua | gitarra | ||||
Zerbitzu militarra | |||||
Adar militarra | Army of Burkina Faso (en) ![]() | ||||
Gradua | kapitain | ||||
Parte hartutako gatazkak | Agacher Strip War (en) ![]() | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | katolizismoa | ||||
Alderdi politikoa | African Independence Party (en) ![]() | ||||
thomassankara.net | |||||
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | |||||
![]() |
Volta Garaia zeritzonak independentzia formala eskuratu bai, baina oraindik metropoliaren eraginpean segitzen zuen. Afrikako deskolonizazioaren buruzagi erreferentzialenetakoa izanik, xarma pertsonal handia demokrazia parte-hartzailearen ukitua zuen politikarekin konbinatu zuen. Ustelkeriaren kontrako borroka, hezkuntza eta nekazaritzaren garapena eta emakumeen egoeraren hobekuntza bultzatu zituen haren ekimen iraultzaileak. Horregatik, zenbaitek "Afrikako Che Guevara" ezizena jarri zioten[1][2][3]. Sankara Frantzia aginte kolonial ohiak eta herrialdeko zenbait sektore tradizionalen oposizioak bere kontra bultzatutako estatu-kolpean hil zen, 1987ko urriaren 15ean.