From Wikipedia, the free encyclopedia
Thomas Luckmann (Jesenice, Eslovenia, 1927ko urriaren 14a - 2016ko maiatzaren 10a) batez ere Alemanian aritu zen soziologo esloveniarra izan zen. Alemaniako Konstantzako Unibertsitateko irakasle izan zen. Bere ikerketa alor nagusiak hauek izan ziren: komunikazioaren soziologia, jakintzaren soziologia, erlijioaren soziologia eta zientziaren filosofia.
Thomas Luckmann | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Municipality of Jesenice (en) , 1927ko urriaren 14a |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Austria, 2016ko maiatzaren 10a (88 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Vienako Unibertsitatea |
Doktorego ikaslea(k) | Hubert Knoblauch (en) |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, soziologoa eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Johann Wolfgang Goethe-Frankfurt am Maingo Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | |
Kidetza | Slovenian Academy of Sciences and Arts (en) |
Tomaž Luckmann bezala jaio zen Jesenice mugako hiri industrialean, garai hartan, Jugoslaviako Erresumako zati. Bere aita industrial austriarra bat zen, eta ama, berriz, Ljubljanako familia esloveniar batekoa. Bere amaren aldetik Božo Vodušek poeta esloveniarraren lehengusu zen. Inguru elebidunean hazi zen, izan ere, familian esloveniera eta alemana hitz egiten zuten. Eslovenieraz izan zuen eskola Jesenicen 1941a bitarte, eta ondoren, alemanez. Bigarren Mundu Gerran, bera eta bere amara Vienara joan ziren. Luckmannek filosofia eta hizkuntzalaritza ikasi zuen Vienako Unibertsitatean eta Innsbruckeko unibertsitatean. Beranduago Estatu Batuetara mugituko zen eta bertan New Yorkeko The New Schoolen ikasi zuen.
Alemaniako Konstantza Unibertsitatean aritu zen irakasle eta 1994a geroztik irakasle emeritua zen. Ezkondua zegoen eta alaba bat zuen.
Luckmann soziologiako eskola fenomenologikoari lotua dago. Eskola horretako aitzindari izan zen Alfred Schütz-ekin hartu-eman handi izan zuen. Bere lanetan gizarte eraikitzaile bezala ezaguna den teoria garatu zuen. Teori horren arabera, jakintza eta ezagutza guztia, oinarrizkoena eta sen komunari lotutako ezagutza hori barne, gizarte elkarrekintzetatik eratortzen eta elikatzen da. Luckmann ezaguna da batez ere Peter L. Berger-ekin batera 1966an idatzi zuen liburuagatik: The Social Construction of Reality (Errealitatearen eraikitze soziala)[1]. Ospea izan zuen ere Alfred Schütz-ekin batera 1982an argitaratu zuen The Structures of the Life-World lanagatik[2]. Esloveniako Zientzia eta Arteetako Akademiako kide eta hainbait ohoretza titulu ditu Linköping, Ljubljana, Trier eta Buenos Aires-eko Unibertsitateetan.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.