From Wikipedia, the free encyclopedia
Thomas Cowperthwaite Eakins (Filadelfia, 1844ko uztailaren 25a - ibidem, 1916ko ekainaren 25a) Ameriketako Estatu Batuetako Errealismoko margolaria izan zen.
Thomas Eakins | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Filadelfia, 1844ko uztailaren 25a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Filadelfia, 1916ko ekainaren 25a (71 urte) |
Hobiratze lekua | The Woodlands (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Susan Macdowell Eakins (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Pennsylvania Academy of the Fine Arts (en) Arte Ederren Goi Eskola Nazionala |
Hizkuntzak | frantsesa gaztelania alemana ingelesa |
Irakaslea(k) | Jean-Léon Gérôme Léon Bonnat |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, eskultorea, argazkilaria eta art educator (en) |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Filadelfia Paris Suitza Alemania Espainia eta Filadelfia |
Enplegatzailea(k) | Drexel University (en) Pennsylvania Academy of the Fine Arts (en) |
Lan nabarmenak | |
Mugimendua | Errealismoa |
Izengoitia(k) | Eakins, Thomas Cowperthwaite |
Genero artistikoa | erretratua Margolaritza argazkilaria erretratua genero-artea figure (en) biluzia |
thomaseakins.org | |
Eakins ia bere bizitza osoa Filadelfian bizi izan zen. Haren gurasoak Caroline Cowperthwait Eakins eta Benjamin Eakins ziren; aita kaligrafia irakaslea zen eta semea berarekin ikasi zuen gero margolaritzan erabiliko zituen teknika batzuk. Thomas Eakins kirolzalea zen eta zaletasun hori ere bere lanetan ikusiko da. Central High Schoolen ikasi zuen eta ordurako marrazketa mekanikoan gailendu zen. 1861an, Pensilvanyako Arte Ederren Akademian hasi zen. Halaber, 1864tik 1865ra Jefferson Medical Collegen anatomia ikastaroak egin zituen. Giza-gorputzarekiko erakusten zuen interesa zela eta, kirurgia ikasteko ideia eman zion.
1866tik 1870 arte Europan ikasi zuen, batez ere Parisen, bereziki Jean-Léon Gérôme orientalismoaren maisuarekin; Eakins margolari errealista ospetsu horren bigarren ikasle estatubatuarra izan zen. Baita ere Léon Bonnaten tailerrean ikasi zuen. Bonnatekin Eakinsek zehaztasun anatomikoa ikasi zuen. École des Beaux-Artsen ikasten ari zenean ez zuen ez inpresionismoarekiko ezta ere akademizismo frantsesaren aldeko interes handirik erakutsi.
Frantziatik Espainiara joan zen eta, berriro ere, Estatu Batuetara. Han margolari errealista bezala ibilbide oparoari ekin zion. Argazkilaritzarekiko interesa ere erakutsi zuen. 1882an Pensilvanyako Arte Ederren Akademiako irakaslea izendatu zuten. Eskola nahiko abandoardista zen eta argazkilaritza irakasteko aukera eman zion. 1886an, eskandalu bat izan zuen eta lanpostua galdu zuen. Dirudienez, emakumeei zuzendutako anatomia ikastaro batean gizonezko modelo bat biluzik erakutsi zuen. Haren emaztea, Susan Macdowell Eakins (1851-1938), margolaria izan zen ere bai.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Thomas Eakins |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.