Thimphu
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Thimphu[1] (Tibeteko idazkeraz: ཐིམ་ཕུག།) Bhutango hiriburua da. 79.185 biztanle inguruko populazioa du, estatuko hiri nagusia izanik, eta 2.320 metroko garaieran dago. Thimphu barrutiaren burua da, bestetik. Thimphu semaforoak ez dituen munduko hiriburu bakarra da.
Thimphu ཐིམ་ཕུ | |
---|---|
hiria | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Bhutan |
Estatua | BTN |
Izen ofiziala | ཐིམ་ཕུག། (Thimphu) |
Jatorrizko izena | ཐིམ་ཕུ |
Geografia | |
Koordenatuak | 27°28′17″N 89°38′01″E |
Azalera | 27 km² |
Altuera | 2.321 m |
Demografia | |
Biztanleria | 114.551 (2017) 35.366 (2005) |
Dentsitatea | 4.243 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Sorrera | 1955 |
Telefono aurrizkia | 232, 233, 234 |
Ordu eremua | UTC+06:00 |
thimphucity.bt |
Txu ibaiaren ondoan eraikia dago. Hiria mendebaldeko Wang Chhu harana aldera zabaldu da. Tashichho Dzong aldean gobernuko eraikinak eta zerbitzuak biltzen dira. Azken hamarkadetan, landatik sortutako exodoari esker, hiriak asko handitu da eta, ondorioz, erdigunea berreraiki da eta inguruan auzo berriak sortu dira. Norzim Lam kalea erdigunearen nagusia da. Orain gutxi berritua, bertan, denda eta jatetxe asko dago.
Erregulazio ofizial baten arabera, eraikin guztiak estilo tradizionalean diseinatu egin behar dira, margo eta sinbolo budistekin apainduak. Hiriaren lantegiak zubi nagusiaren hegoaldean daude. Herrialdearen modernizazioarekin batera, Thimphun gero eta bulego eta zerbitzu gehiago ari dira sortzen. Dena dela, inguruan basoak dira nagusi.
Thimphu hiri modernoa da. 1950. urte baino lehen herrixka batzuk ziren, tartean Motithang, Changangkha, Changlimithang, Langchupakha eta Taba, gaur egun hiriaren barrutiak bihurtuta. Bhutango hiriburua, bestetik, Punakhan zegoen. 1952an, baino, herrialdean egiten ziren erreformen artean, hiriburua Thimphura eramatea erabaki zen eta horrek inguru honen erralitatea erabat aldatu egin zen.[2]
Historikoki, 1885an Thimphun gertaera historikoa eman zen: gaur egun Changlimithang kirol-ingurua den tokian guda garrantzitsu bat eman zen eta horri esker Ugyen Wangchuck Bhutango lehen erregea herrialde osoa kontrolatu zuen. Geroztik inguru horrek garrantzi handia izan du bertakoentzat. Egun han dagoen Changlimithang estadioa 1974an eraiki zen.
Wangchuck dinastiarekin herrialdea bakea eta progresoa ezagutu du. Azkeneko erregeak herria erreformen bidean jarri dute. Hirugarren erregeak, Jigme Dorji Wangchuck, aspaldiko feudalismoaren egiturak aldatu zituen, lurrak banatuz, morrontza ezabatuz eta fiskalitatea aldatuz. Halaber legeetan aldaketa asko egin zuen. Erreforma horien artean hiriburutasuna Thimphura eramatearena agindu zuen. 1961an hiriburu ofiziala izendatu zen. Laugarren erregeak, Jigme Singye Wangchuck, herrialdea ireki zuen eta erreforma ekonomikoen bidean jarraitu zuen, horretan Indiaren laguntza izanik.
Poliki-poliki mundu mailako erakundetan bat egin zuen Bhutan eta 1971an Nazio Batuetan sartu zen. Ondorioz ere, mundu osoko diplomaziak eta erakundeak hiriburuan instalatu ziren eta horrek Thimphuren handitze azkarra ekarri zuen.[2]
Jigme Singye Wangchuckek, laugarren erregeak, 1953an Nazio Biltzarra ezarri zuen eta botere betearazle guztiak ministro batzarrearen eskuetan jarri zuen; hauteskundeak 1998an egin ziren. Parlamentoak, bestetik, konfidantza falta dela eta, erregea kentzeko boterea du. 2001ean Nazio Batzorde batek Bhutango Erresumaren konstituzioa prestaketari ekin zion. 2005ean, laugarren erregeak boterea bere semearen eskuetan utzi zuen, Jigme Khesar Namgyel Wangchuck printzea. Prozesu horretan erregimen monarkiko absolutoa monarkia demokratikoa eta palamentarioa bihurtu zen. Estatuaren helburu nagusia Nazio Zoriontasun Gordina da, Nazio Produktu Gordinaren parekoa.[3]
Datu klimatikoak (Thimphu) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 12.3 | 14.4 | 16.4 | 20.0 | 22.5 | 24.4 | 24.9 | 25.0 | 23.1 | 21.9 | 17.9 | 14.5 | 19.8 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 4.9 | 7.5 | 10.2 | 13.6 | 17.8 | 19.8 | 20.2 | 20.4 | 19.1 | 16.2 | 11.5 | 6.7 | 13.6 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | −2.6 | 0.6 | 3.9 | 7.1 | 13.1 | 15.2 | 15.4 | 15.8 | 15.0 | 10.4 | 5.0 | −1.1 | 8.0 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 15 | 41 | 23 | 58 | 122 | 246 | 373 | 345 | 155 | 38 | 8 | 3 | 1427 |
Iturria: Weatherbase [4] |
Hirian barruti hauek bereizi dira:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.