![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/0/0b/Razor%2527s_Edge_Tyrone_Power_1946.jpg/640px-Razor%2527s_Edge_Tyrone_Power_1946.jpg&w=640&q=50)
The Razor's Edge (1946ko filma)
From Wikipedia, the free encyclopedia
The Razor's Edge (Labanaren ahoa, euskaraz) William Somerset Maugham idazlearen 1944ko izen bereko eleberriaren zinemarako aurreneko bertsioa da. 1946ko ekoizpen honek Tyrone Power, Gene Tierney, John Payne, Anne Baxter, Clifton Webb eta Herbert Marshall aktoreak, besteak beste, bildu zituen. Edmund Goulding izan zen zuzendaria.
The Razor's Edge (1946ko filma) | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1946 |
Izenburua | The Razor's Edge |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa, Zinema beltza eta eleberri batean oinarritutako filma |
Iraupena | 145 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Razor's Edge (en) ![]() |
Grabazio lekua(k) | Colorado |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Edmund Goulding |
Gidoigilea(k) | Lamar Trotti (en) ![]() |
Antzezlea(k) | |
Tyrone Power Gene Tierney John Payne Anne Baxter Clifton Webb Herbert Marshall Lucile Watson Frank Latimore Elsa Lanchester Jaque Catelain (en) ![]() Barry Norton Fritz Kortner Henri Letondal (en) ![]() Jean De Briac Jean Del Val John Davidson Maurice Marsac (en) ![]() Louis Mercier Mario Siletti | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Darryl F. Zanuck |
Konpainia ekoizlea | 20th Century Fox |
Edizioa | J. Watson Webb, Jr. (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Alfred Newman |
Argazki-zuzendaria | Arthur Charles Miller |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Toulon |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | Film onenaren Oscar Saria 19th Academy Awards (en) ![]() Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 19th Academy Awards (en) ![]() Clifton Webb Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Saria 19th Academy Awards (en) ![]() Anne Baxter Academy Award for Best Art Direction, Black and White (en) ![]() 19th Academy Awards (en) ![]() Richard Day (en) ![]() ![]() ![]() ![]() |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
1945ean 20th Century Fox konpainiak Maughamen eleberriaren eskubideak 50.000 dolarren truke eskuratu zituen, eta komertzializazioak sortuko zituen irabazi gordinen % 20. Kontratoa zorrotza zen oso: filmazio lanak 1946ko otsailaren 2rako hasiak ez baziren idazleak 50.000 dolar jasoko zituen kalte-ordaintzat. Zuzendari lanetarako Darryl F. Zanuck ekoizleak George Cukor zuen buruan, baina euren artean ez konpontzeak aukera zapuztu zuen. Bestetik, Isabel Bradley pertsonaiarena egiteko Maughamek berak aitortu zuen Gene Tierney andrazkoa izan zuela gogoan eleberria idazteko unean; kontu honetan ere Zanuckek bestela pentsatzen zuen eta Maureen O'Hara zuen begiz jota; itxura baten O'Harak atzera egin zuen, idazlearen nahia zein zen jakindakoan. Azkenik, Anne Baxterrek osatutako Sophie MacDonald gorpuzteko hautagai izan ziren Betty Grable eta Judy Garland.