From Wikipedia, the free encyclopedia
The Monster Ball Toura (euskeraz, "Munstroaren Dantza Bira")[oh 1] Lady Gaga abeslari estatubatuarraren bigarren mundu mailako kontzertu-bira da, 2009 eta 2011. urteen artean ospatutakoa. Gagaren bigarren albuma (edo lehen EPa), The Fame Monster, promozionatzeko kontzertu-bira izan zen, The Fame albuma ere promozionatu bazen ere. Kontzertu-bira hau 2009ko urriaren 15ean anuntziatu zen, The Fame Monster albuma kaleratu eta lau egunetara;[1] Kanye Westekin ospatuko zen Fame Kills kontzertu-bira bertan behera uztearen ostean.[2] The Monster Ball Toura, abeslari beraren hitzetan, munduko "lehen electro-pop opera" izan zen.[3][4]
The Monster Ball Tour | |||||
---|---|---|---|---|---|
|
Lady Gaga(r)en bira | ||||
Kokapena | Asia, Europa, Amerika eta Ozeania | ||||
Lotutako albuma | The Fame eta The Fame Monster | ||||
Hasierako data | 2009ko azaroak 27 (Montreal, Kanada) | ||||
Amaierako data | 2011ko maiatzak 6 (Mexiko Hiria, Mexiko) | ||||
Zatiak | 8 | ||||
Kontzertuak | 119 Amerikan 63 Europan 17 Ozeanian 4 Asian 203 denetara | ||||
Aurrekontua | >225,000,000$ | ||||
Lady Gaga(r)en bira kronologia | |||||
The Fame Ball Tour (2009) |
The Monster Ball Tour | The Born This Way Ball Tour (2012-2013) |
KISS-FM irrati-katean Ryan Seacrest-ekin egindako elkarrizketa batean, Gagak Monster Ball kontzeptua azaltzen du:[5]
« | Gai eta ardatz modura New York hiria du. Kontzertu osoa istorio bat da; ni, lagunekin, New Yorken nago, "Munstroaren Dantzara" goaz eta, bidean, galdu egiten gara. | » |
Istorio-testuinguru honetan, kontzertua hainbat segmentutan dago banaturik, prop, outfit eta abestien lyric-erlazio ezberdinekin.[6][7] Adibidez, eszena jakinetan New Yorkeko metroari egiten zaio erreferentzia.[8] Kontzertu-bira 2011ko maiatzaren 6an amaitu zen, Mexikoko Ciudad de Mexiko hirian, 200 milioi dolar baino gehiago lortu ostean.[6][9][10]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.